RCP TAILERRA

Hauspoa proiektuaren barruan Soraluze BHIko 3. eta 4. mailako ikasleak burutzen ari diren tailerra. Osasun zerbitzuarekin eta Udaltzaingoarekin elkarlanaz antolatutako tailerra da hau. Larrialdi bat parean tokatuz gero gure gazteek zer egin dezaketen ikas dezaten sortu egin da. Izan ere, Birika eta Bihotzeko Erreanimazioa praktikatzea ez da batere zaila eta pertsonaren bizitza salbatu dezakegu. Kiroldegian gauzatuko ditugu. Lehen taldeak apirilak 2an izan du tailerra. Beste biak, apirilaren 9an eta 30ean izango dira.

KARAKATE

Aurten 4. Mailako ikasleek Karakaten ibilaldi gidatu bat egin dute Aranzadiko kidea den Manu Ceberiokin.

GOMIZTEGIKO IRTEERA

ARTZAIN MUNDUA Landa ingurunea eta ingurune horretako lehen sektoreko jarduera batzuek ezagutu ditugu. Gomiztegi baserrian, artzain eskolan, artzain mundua ezagutu dugu. Ardi gazta nola egiten den ezagutu eta gatzatua egin dugu. Ondoren, Arantzazun bazkaldu eta bertan bisitaldia egiteko aukera izan genuen.

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

BIZILABE SORALUZE

 

 

EUSKARAREN GINKANA

 

Abenduaren 4an, Eibarko Coliseo Antzokian, Deba barreneko Euskararen Ginkanaren finala jokatu zen. Kutxa Ekoguneak , Euskalzaleen Topagunearekin batera antolatutako lehiaketaren irabazleak Soraluze BHIko Soragarriak izan ziren eta 800€-ko saria lortu zuten. Saria ikasketa bidaiarako izango da. ZORIONAK 4. DBHko ikasle guztiei!

 

AZAROAK 25

Aurten ere, Soraluzen, Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu dira herritarrei gai honen inguruan sentsibilizatze aldera.

Antolatuko diren ekintzetan Parte Hartzera Animatzen zaituztegu!

Kartela hemen atxikita doa: KARTELA

HAUSPOA LAGUNTZAK/ AYUDAS HAUSPOA

                              

EUSKARALDIA

EUSKARALDIA


 

Ikastetxetik euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu nahi ditugu. Horregatik, EUSKARALDIAn parte hartzera animatu nahi zaitugu.

ZER DA?

Euskal Herri osoan egingo den ariketa sozial bat da. Helburua: hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa da.

NOIZ?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

NOLA?

Bi rol aukeratu daitezke horretarako, eta ariketa egiteko modu bana adieraziko dute.

 

.- Ahobizi: "Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet".

.- Belarriprest: "Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut".

 

NON?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko jardunean: familian, ikastetxean, lagunartean…

Izena eman eta parte hartzeko : https://euskaraldia.eus/

IKASTURTE HASIERA

Irailaren 7an, ostirala, 11:30etan.

1ºDBH ko ikasleen Chromebookak egun horretan bertan gelan banatuko dira.

 

 

4.mailako gurasoei eskutitza

 

 

IRABAZLEAK SAFE INTERNET DAY LEHIAKETAN! ZORIONAK!

 Safer Internet Day lehiaketaren 3. edizioa : Maiatzaren 18an Lakuan izan ginen eta bertan 3. DBHko geure ikasleak IRABAZLEAK suertatu ziren "Errespetua beti aurretik!" proiektuarekin. Saria jolas-jarduera bat da Bizkaian, Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean hain zuzen ere.

 

 

Bideoa ikusteko lotura ondorengoa da:

https://youtu.be/u5fDprlikWA

 

AZAROAK 25: emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Aurten ere, Soraluzen, Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatuko ditu Soraluzeko  Udalak, herritarrei gai honen inguruan sentsibilizatze aldera.

 

HEMEN EGITARAUA

ZEUK ESAN

GURASO BILERA/ REUNIÓN PADRES

ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA

KONTAGAILUA

contador de visitas

IKT TARTEKO MAILA

A21

Agenda