Gobierno Vasco

KARAKATE

Aurten 4. Mailako ikasleek Karakaten ibilaldi gidatu bat egin dute Aranzadiko kidea den Manu Ceberiokin.

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

EUSKARALDIA

EUSKARALDIA


 

Ikastetxetik euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu nahi ditugu. Horregatik, EUSKARALDIAn parte hartzera animatu nahi zaitugu.

ZER DA?

Euskal Herri osoan egingo den ariketa sozial bat da. Helburua: hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa da.

NOIZ?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

NOLA?

Bi rol aukeratu daitezke horretarako, eta ariketa egiteko modu bana adieraziko dute.

 

.- Ahobizi: "Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet".

.- Belarriprest: "Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut".

 

NON?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko jardunean: familian, ikastetxean, lagunartean…

Izena eman eta parte hartzeko : https://euskaraldia.eus/

IKASTURTE HASIERA

Irailaren 7an, ostirala, 11:30etan.

1ºDBH ko ikasleen Chromebookak egun horretan bertan gelan banatuko dira.

 

 

LIBURUAK 2018_2019 IKATURTEA/ LIBROS PARA EL CURSO 2018_2019

 

  •  LIBURUAK 3-4 DBH 2018-2019 IKASTURTEA.

1.- LIBURU ZERRENDA 3-4 DBH

2.- ESKAERA ORRIA 3 DBH

3.- ESKAERA ORRIA 4 DBH

Adimen emozionala eta errendimenduren arteko harremana

Gure ikastetxean ikasturte honetan lanbide orientazioko masterraren praktikak egiten egon den Ione Zubiagak ikerketa lan bat burutu du. Adimen emozionala eta errendimenduren arteko harremana aztertu nahi zuen. Ikerketaren helburuak honakom hauek izan dira:

1. Adimen emozionalak errendimenduan eragina duen aztertzea, beste aldagaien papera aztertzen (ongizate psikologikoa, autoestimua, generoa eta adina)
2. Bidelaguna proiektuan parte-hartzen duten ikasleen eta gainerako ikasleen Adimen emozionalean ezberdintasunik dagoen aztertzea.
 
Ondorengo loturan atxikituta dago lana ikerketaren emaitzekin.
 

GOMIZTEGIKO IRTEERA

ARTZAIN MUNDUA Landa ingurunea eta ingurune horretako lehen sektoreko jarduera batzuek ezagutu ditugu. Gomiztegi baserrian, artzain eskolan, artzain mundua ezagutu dugu. Ardi gazta nola egiten den ezagutu eta gatzatua egin dugu. Ondoren, Arantzazun bazkaldu eta bertan bisitaldia egiteko aukera izan genuen.

4.mailako gurasoei eskutitza

 

 

IRABAZLEAK SAFE INTERNET DAY LEHIAKETAN! ZORIONAK!

 Safer Internet Day lehiaketaren 3. edizioa : Maiatzaren 18an Lakuan izan ginen eta bertan 3. DBHko geure ikasleak IRABAZLEAK suertatu ziren "Errespetua beti aurretik!" proiektuarekin. Saria jolas-jarduera bat da Bizkaian, Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean hain zuzen ere.

 

 

Bideoa ikusteko lotura ondorengoa da:

https://youtu.be/u5fDprlikWA

 

CHROMEBOOK BATERIAK

 Familia agurgarria:

 

Centros Digitales enpresatik ondorengo gomendioak jaso ditugu zuen seme-alaben Chromebookaren bateriari dagokionez:

 

  • Chromebookak litiozko bateria integratu bat darama eta oso garrantzitsua da erabat ez agortzea. Hori gertatzen bada, ipini lehen baino lehen kargatzen. Ez utzi bateria  inoiz % 0n . Chromebookak, korronte elektrikora konektatuta baldin badago ere, beti behar du bateria pixka bat pizteko.

 

  • Bateriaren bizitza luzea izan dadin, kontutan izan Chromebooka ez dela tenperatu altuan egon behar. Kontuz kotxean eguzkia jasaten duten tenperatura altuekin.  Bestalde, opor garaietan bateria    % 50eko kargarekin utzi behar da.

 

 Eskerrik asko,

AZAROAK 25: emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Aurten ere, Soraluzen, Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatuko ditu Soraluzeko  Udalak, herritarrei gai honen inguruan sentsibilizatze aldera.

 

HEMEN EGITARAUA

ZEUK ESAN

NANOKOMIKI LEHIAKETA

Gure 4. DBHko plastikako ikasleak,  CIC nanoGUNE eta DIPC nanozientzia eta materialen zientzian espezializatutako ikerketa zientroek antolatutako NANO KOMIKIKI lehiaketan parte hartu dute. Web orri honetan aurkeztutako lan guztiak ikusi ditzakezue:

http://www.nanokomik.com/index.php/eu/aurkeztutako-lanak

Gure ikasleenak hauek dira:

 -DON LIMPIO

-EL HOMBRE BIÓNICO

-EMAKUME ERRE-EZINA

-MUTIL HAUTEMANEZINA

-NANO MAN EL HOMBRE MATERIA

 

 

 

IKT TARTEKO MAILA

A21

AZAROAK 25. GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Genero indarkeriaren aurkako eguna ospatzeko ikastetxean hainbat ekintza antolatu genituen. Batetik mailaz maila gelan egitekoak, bestetik ikasle eta irakasleak guztiak batera frontoian egin genituenak. Egitaraua ikusteko klikatu hemen:

MILA ESKER GUZTIOI!

Iritsi da Mahbeseko (  Smara ) kanpamendura materiala. Mila esker guztioi!

 

 

ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA

Agenda

KONTAGAILUA

contador de visitas

© Soraluze BHI
Telefonoa: 943752365 | 012946aa@hezkuntza.net soraluzebhiweb@gmail.com