Gobierno Vasco

LOGOA

hezkidetza logoa

HEZKIDETZA PROIEKTUA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustaturiko plan honek hezkuntza-sistema du xede. Planaren helburua transformazio-prozesua sustatzea da, eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero-indarkeriari aurrea hartzen eta, azken buruan, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten laguntzeko.

Genero-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da. Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetu.

Plan honen helburua ikastetxeak ekimen orokorra eta estrategikoa egitea da, genero-indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa lantzeko. Hartara, ikuspegi horrek ikastetxeko kultura, politikak eta praktikak aintzat hartu eta gaitasun guztien ikaskuntzan integratu behar ditu; ikasleen arteko elkarrizketa, elkarrekintzak, elkartasuna, berdintasuna eta errespetua bultzatuko dituzten metodologien laguntzarekin.

HEZKIDETZA BLOGA

BLOGA IKUSTEKO KLIKATU ONDORENGO IRUDIAN

hezkidetza BLOGA

AZAROAK 25. GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Genero indarkeriaren aurkako eguna ospatzeko ikastetxean hainbat ekintza antolatu genituen. Batetik mailaz maila gelan egitekoak, bestetik ikasle eta irakasleak guztiak batera frontoian egin genituenak. Egitaraua ikusteko klikatu hemen:

© Soraluze BHI
Telefonoa: 943752365 | 012946aa@hezkuntza.net soraluzebhiweb@gmail.com