Gobierno Vasco

 

 

Soraluze BHI euskaraz bizi den eskola, giza harremanak ongi zaintzen eta balore sendoak eskaintzen dituen eskola publikoa da. Irakaskuntza osatzeko eta garapen pertsonala, kulturala eta akademikoa lortzeko, esparru zabaleko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak eskaintzen ditugu. Ikasleen lan ohiturak bultzatzen ditugu, formakuntza sakona eta edukien maila egokia bermatzeko, eguneroko lana eta ardura sustatzen ditugu.

Irakasleen etengabeko formatze eta gaurkotzea garrantzitsua da guretzat. Urtero ikastetxeko irakaskuntza maila bermatuko duen formakuntza plana  garatzen dugu.

Gogoratu, Hezkuntza Komunitatea denok osatzen dugula, eta zuen seme-alaben hezkuntza eta heziketa guztion lana denez, guztiok modu orekatua eta koordinatuan jokatuz aurrera eraman beharko dugun bizitza-egitasmoa dela. Institutua zabalik duzue, zuen ezagutzaren eta gure ezagutzaren artean, ezagutza bakarra osa dezagun gure neska-mutilei garapen integralean lagungarri gerta dakien.

Publikoa eta anitza, euskalduna da gure hitza, atari honetan daukazu gure ikastetxeko giltza!

 

 


© Soraluze BHI
Telefonoa: 943752365 | 012946aa@hezkuntza.net soraluzebhiweb@gmail.com